Imanol Rayo zuzendariaren bigarren film luzea da Hil kanpaiak, 2011n estreinatu zuen Bi anairen ondoren. Pelikularen errodajea irailaren amaieran heldu zen Zumaiara. Konkretuki, hilerrian izan ziren pelikularako eszena batzuk grabatzen. Itziar Ituño, Yon Gonzalez, Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga zumaiarra dira, hurrenez hurren, pelikulako aktoreak.
Behin errodajea amaituta, muntaketa eta postprodukzio lanei ekingo diete.