Ipuin musikatuen lilura

Baleike 2019ko aza. 9a, 09:52

Literaturan aurkitu daiteke babesa neguak bat-batean harrapatu gaituen honetan. Liburu artean, eta ipuinen eta musikaren konpainiarekin pasa zuten atzo arratsaldea haur liburutegira inguratu ziren haurrek eta gurasoek. 

Bertoko eta urrutiko ipuinak saioa ekarri zuten Zumaiara Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak. Kanpoan euriak gogor jotzen zuen, baina barruan, liburu artean, haurrek ipuin musikatuen liluran aurkitu zuten babesa.