'Bertoko eta urrutiko ipuinak' saioa izango da gaur haur liburutegian

Baleike 2019ko aza. 8a, 12:09

Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak Bertoko eta urrutiko ipuinak emanaldia ekarriko dute gaur arratsaldean Zumaiara. 17:30ean izango da, haur liburutegian. 

Maitasuna, konfidantza eta biziraupena bezalako gai unibertsaletaz arituko dira kultura ezberdinen begiradapean; Sioux indiarrak, tuneztarrak eta euskal herritarrak gehiago ezagutuz.

Saio hau aurrez iragarrita zegoen Liburutegi automatikoaren ordez izango da haur liburutegian.