'La trinchera infinita' pelikula emango dute asteburuan Aita Mari zinean

Loreak eta Handia filmeen egileen azken lana ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. La trinchera infinita ostiraletik astelehenera bitartean emango da Zumaiako zine aretoan. 

'LA TRINCHERA INFINITA'

Zuzendaria. Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Maria Goenaga.

Aktoreak. Antonio de la Torre, Belen Cuesta, Jose Manuel Poga, Vicente Vergara.

Herrialdea. Euskal Herria

Urtea. 2019. Generoa. Drama.

Iraupena. 147 minutu.

Hemen irakurri daiteke Gaizka Izagirrek zinea.eus webgunerako idatzitako kritika.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.