Kauldi Odriozola, azaroko Baleike aldizkariko azalean

Baleike 2019ko aza. 8a, 08:00

Kalean da jada azaroko Baleike aldizkaria. Aste honetan bertan jasoko dute bazkideek aldizkaria postontzietan. Ohiko saltokietan ere eskura dago, euro batean.

Kauldi Odriozola eskubaloi jokalaria ekarri dugu hilabete honetan aldizkariko azalera. 1997an jaioa, ia bost urte igaro dira jada, Pulporen jubenil garaia amaitu eta Bidasoarekin sinatu zuenetik. Irunen igaro duen epean poz ugari izan ditu: Asobal ligam laugarren denboraldia izateaz gain, Txapeldunen Liga ari da jokatzen. Hori gutxi ez eta Espainiako selekzio nagusira ere deitu dute. Orain gutxi 2023ra arte berritu du kontratua Bidasoaren. Horren guztiaren inguruan hitz egin du Baleikerekin. 

Hitz tantak atalean Osa + Mujika dantzari bikotea elkarrizketatu ditugu. Kenophobia izeneko koreografia aurkeztuko dute hemendik gutxira. Lasunaren inguruko erreportajea ere argitaratu dugu azaroko Baleike aldizkarian, eta horretarako Andoni Txintxilla sukaldariarekin hitz egin dugu. Erretratua, berriz, Alfonso Iraundegi ardo banatzaileari eskaini diogu. 

Zientzia eta ingurumenaren atalean, geologia da hizpide, eta, konkretuko Pirinioak. Mendikate honen historia ezkutua irakurtzeko parada dago. Orduan bai atalean, berriz, Julian Rubio Urbieta elkarrizketatu dugu. 

Hori dena eta gehiago aurkituko duzue azaroko zenbakian. Bazkideok postontzietan jasoko duzue; bazkide ez zaretenok ohiko saltokietan izango duzue eskura, euro baten truke.