Tren zerbitzu berezia, Behobia-Donostia lasterketa dela-eta

Baleike 2019ko aza. 6a, 16:32

Azaroaren 9 eta 10ean tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek, Behobia-Donostia kirol ekitaldia dela-eta. 

Behobia-Donostia lasterketaren 55. edizioa jokatuko da hilaren 10ean, igandea. Ficoba erakustazokan hasi, eta 20 kilometroko ibilbidea osatuko dute 35.000tik gora parte hartzailek. Kirol ekitaldia dela eta, Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du hilaren 9an eta 10ean, larunbatean eta igandean. 

Larunbatean, 10:00etatik 21:00etara, Hendaiatik eta Amaratik 15 minutuan behin aterako dira trenak Ficobara, lasterketaren bueltan antolatutako azoka egongo den lekura. Igandean, aldiz, Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du 7:15etik 14:30era. 

Ficobara joateko, lasterketa hasi aurretik, Amaratik, Lasarte-Oriatik eta Zumaiatik tren zerbitzu gehigarriak eskainiko dituzte. Topoaren zerbitzua ere indartuko dute lasterketak iraun bitartean, jende asko aurreikusten baitute. Ikusi tren berezien ordutegia hemen.