'El despertar de las hormigas' filma emango dute bihar zineforumean

Antonella Sudasassi Furniss zuzendariaren filma hautatu dute Ostarrena Zine Klub taldekoek. Emanaldia bihar izango da, 22:00etan Aita Marin. 

Zuzendaria: Antonella Sudasassi Furniss. Aktoreak: Daniella Valenciano, Leynar Gomez, Isabella Moscoso, Avril Alpizar, Adriana Alvarez. Iraupena: 94 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Costa Rica-Espainia.

Isa jostuna da, eta Costa Ricako herrixka batean bizi da. Alcides senarrak hirugarren haurra izan nahi du, baina emakumeak ez du berriro haurdun gelditu nahi. Konturatuko da zerbait aldatu behar duela bere bizitzan.