Eguneko Zentroan ate irekiak egingo dituzte azaroaren 12an

Baleike 2019ko aza. 5a, 15:26

Saioa 17:30ean hasiko da, Eguneko Zentroan bertan, Brankan.

Eguneko Zentroaren funtzionamendua eta dinamika ezagutzeko ate irekien jardunaldiak izango dira azaroaren 12an, asteartea. Saioa 17:30ean hasiko da, Eguneko Zentroan bertan, Brankan. Gizarte Zerbitzuetatik asistentzia baieztatzeko eskatu dute. Horretarako, beharrezkoa izango da 943-86 02 94 telefono zenbakira deitzea.

Mendekotasuna duten adineko pertsonen beharrak zaintzeko eta familiei deskantsua emateko eguneko zerbitzua eskaintzen dute. Jarduera andana izaten dituzte bertan adinekoek, hala nola, gimnasia, eskulanak, memoria tailerra, mahai-jokoak edota irteerak. Astelehenetik igandera irekitzen dute, 9:00etatik 17:00etara, eta hiru asistentzia modalitate eskaintzen ditu: astelehenetik ostiralerakoa, astelehenetik iganderakoa, eta asteburu eta jai-egunetakoa.