NDR Elbphilharmonie Orchestrak Kursaalen emango duen kontzerturako autobusa izango da Zumaiatik

Baleike 2019ko aza. 5a, 14:35

NDR Elbphilharmonie Orchestra musika talde alemaniarrak kontzertua emango du datorren asteartean, hilaren 12an, Donostiako Kursaal jauregian. Kursaal Eskura programari esker, doako autobusa izango da Donostiara joan etorria egiteko. 

Autobusa 18:40an aterako da Txomin Agirre kaiko geltokitik. Bus zerbitzua doan da, baina aurrez izena eman behar da Alondegia kultur etxean, osteguna baino lehen. Kontzerturako sarrerak norberak erosi beharko ditu. Hemen eros daitezke. 

Alemaniako orkestra garrantzitsuenetariko bat da, Hamburgoko auditorio berri enblematikokoa. Duela bi urte Musika Hamabostaldian egon ondoren, berriz ere itzuliko da NDR, Leonidas Kavakos biolinista karismatikoa bakarlari bezala arituko den kontzertua emateko.