Eneko Carreterok zilarrezko domina irabazi du Espainiako Eskaladako Blokeko txapelketan

Iruñeko Rokopolis eskalada gunean jokatu da txapelketa. Bigarren sailkatu da Carretero zumaiarra, gizonezkoen kategoria absolutuan. 

Urriaren 29an hasi eta atzo amaitu zen Espainiako Eskaladako Blokeko txapelketa, Iruñeko Rokopolis gunean. Gizonezkoen kategoria absolutuan zilarrezko domina irabazi du Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarrak, Alberto Ginesen Zailtasun Kopako txapeldunaren atzetik sailkatuta.