Pentsiodunek kaleak hartu dituzte beste astelehen batez

Baleike 2019ko aza. 4a, 14:19

Manifestazioa egin du pentsiodunen eta jubilatuen talde batek gaur, herriko kaleetan. 

Pentsio duinen aldarria kalera atera dute gaur ere. Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen talde batek manifestazioa egin du herriko kaleetan zehar, pentsio duinak exijitzeko. Ia bi urte daramatzate borrokan, eta astelehenero egiten dute mobilizazioa, Saregileen plazan.