Zabaldu dute Distira elkartearen erakusketa kolektiboa, Oxforden

Baleike 2019ko aza. 4a, 12:10

Zumaiako Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa zabaldu zuten pasa den ostegunean, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Erakusketa azaroaren 17ra arte egongo da zabalik.

Elkarteko kideek ateratako hamazazpi argazkiz osatzen da erakusketa. Paisajeak, erretratoak, naturarekin lotutakoak edo kirol jarduerak jasotzen dira bertan, besteak beste. 

Azaroaren 17ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00-20:00 ordutegian.