Woody Allenen 'Un día de lluvia en Nueva York' emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko urr. 31a, 12:55

Woody Allen zuzendari estatubatuarraren Un día de lluvia en Nueva York pelikula emango dute asteburu honetan Aita Mari zinean.

Gatsby Welles eta haren neska laguna unibertsitateko ikasleak dira, eta New Yorkera joan dira Roland Pollard zinema zuzendaria elkarrizketatzeko. Baina egun euritsua da, eta, nahi gabe, elkar galduko dute. Bakoitzak bere bideari —eta abenturari— jarraituko dio hiri handian. Gatsbyk Shannon (Selena Gomez) aurkituko du, neska lagun ohi baten ahizpa txikia da Shannon. Ashleigh, ordea, atzetik izango ditu Pollard zinemagilea, haren gidoilaria (Jude Law) eta haren filmetako izarra (Diego Luna). Kazetari gaztea aski inozoa da, baina, eroriko al da horien tranpan?

Ostiralean 19:30ean emango dute pelikula, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.