Distira elkarteak erakusketa kolektiboa zabalduko du arratsaldean Alondegian

Baleike 2019ko urr. 31a, 12:31
Iazko erakusketa kolektiboko irudi bat.

Horretaz gain, Light painting teknika erabiliz, photocalla antolatu dute iluntzerako. Kofradian izango da 20:00etatik 21:30era.

Distira Argazki Elkarteak erakusketa kolektiboa zabalduko du gaur arratsaldean Alondegian, 18:00etan. Gaurtik azaroaren 17ra arte egongo dira ikusgai elkarteko kideen argazki onenak Oxford aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Horretaz gain, Halloween eguna dela aprobetxatuz eta Light painting teknika erabiliz, photocalla egingo dute Kofradian, 20:00etatik 21:30era. Iluntasuna baliatuko dute, argiarekin marrazkiak egin eta argazki bereziak lortzeko.