Imanol Lopez nagusi Gernikan

Baleike 2019ko urr. 29a, 09:11

Urriko Azken Astelehena feriko azken partidak jokatu zituzten atzo Gernika Jai Alai frontoian. Beaskoetxea eta Imanol Lopez Goikoetxea eta Inzaren aurka arituko ziren. Lehenek irabazi zuten partida, bi setetan. 

Urdinak aurretik jarri ziren lehen setean Goikoetxearen lanari esker; bizpahiru tantoko aldea izan zuten set horren erdira arte. Gorrien erreakzioa etorri zen jarraian, eta 9 tantoetara berdintzea lortu zuten. 11 eta 12 tantoetarako berdinketak izan ziren markagailuan, baina azken hirurak gorrien aldekoak izan ziren, eta 15-12 emaitzarekin irabazi zuten lehen seta Beaskoetxea eta Lopezek. 

Gorriek dominatzen jarraitu zuten bigarren setean (5-2, 8-4, 10-6). Une horretatik aurrera tanto ederrak eskaini zituzten bi bikoteek (11-8, 13-8, 13-10). 15-11 emaitzarekin amaitu zen bigarren seta. 

Jai Alai World Tourreko txapelak banatu zituzten amaieran. Erik Mendizabal izan da aurrelari onena, eta Imanol Lopez zumaiarra atzelari onena.