Martin Amilibia bigarren izan da Lasarte-Oria Bai! krosean

Baleike 2019ko urr. 28a, 20:34
Argazkia: Txintxarri

Lasarte Oria Bai! kros herrikoia jokatu dute igande honetan. 961 parte-hartzaile izan ditu guztira, hiru modalitatetan banatuta. Korrika saioan 800dik gora korrikalari izan dira, eta gizonezkoetan, Martin Amilibia zumaiarra bigarren izan da. 

10 kilometroko ibilbidea duen proba honetan Unai Arroyo, Kamel Ziani eta Amilibia ziren oilar nagusiak irteerako marran. Hasieratik laukote bat sortu zen buruan, eta hala mantendu ziren 5. kilometrora arte. Arroyok erritmo aldaketa bortitza egin, eta lasterketako burua txiki-txiki egindako utzi zuen.

Amilibia saiatu zen Arroyo jarraitzen, baina erritmo aldaketak ez zuen amaierarik, eta aldeak areagotzen joan ziren Arroyo tolosarraren eta Amilibia zumaiarraren artean. Zianik begi bistan zuen Amilibia, eta 8. kilometroan harrapatu zuen.

Arroyok nagusitasun osoz irabazi zuen krosa, eta bigarren posturako borroka izan zen. Helmugara heltzeko 700 metroren faltan erritmoa aldatu zuen Amilibiak, eta Ziani oriotarrak ezin izan zion erantzun, eta bigarren postuan heldu zen, iazko 3. postua hobetuz. Kros denboraldia hasteko hiru aste falta diren honetan, test polita izan du korrikalari zumaiarrak.