Osasun karpetaren inguruko hitzaldia izango da bihar, Alondegian

Zumaiako osasun zentroko hizlariek osasun karpetaren inguruko xehetasunak emango dituzte. Hitzaldia 18:30ean da, Alondegiko Oxford aretoan, eta elebitan izango da.

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Osakidetzak eta Zumaiako Nagusien Mahaiak elkarlanean antolatu dute osasun karpetaren inguruko hitzaldia.

Osasun karpeta Osakidetzaren informazio-, komunikazio- eta prestakuntza-tresna da. Besteak beste, txostenak kontsultatu eta deskargatu, hitzorduak begiratu edota ohitura osasungarriei buruzko aholkuak jaso ditzake erabiltzaileek. Aukera guzti horien berri emango dute Zumaiako osasun zentroko langileek.