Urriko txapelketako finalean aurrez aurre izango dira Goikoetxea eta Lopez

Gernikan jokatzen duten Urriko Azken Astelehena txapelketako azken partidak jokatuko dituzte gaur. Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarrak neurtuko dira final handian. 

17:00etan hasiko da pilota jaialdia. Lehen partidan Arbe eta Aimar, Olharan eta Basqueren aurka arituko dira. Jarraian, estelarrean (ETB-1ean zuzenean emango dute), Beaskoetxea eta Lopez, Goikoetxea eta Inzaren aurka arituko dira. 

Donostiako Opena irabazi berri duela joango da Goikoetxea Gernikara. Etxetorekin bikotea osatuta, Egigureni eta Lopezi bi setetan irabazi zien aurrelari zumaiarrak.