Jaurtiketako arrantza txapelketa jokatu dute gaur goizean

Baleike 2019ko urr. 27a, 15:23

Elkarteen arteko 66. jaurtiketako arrantza txapelketa jokatu da gaur goizean Zumaian, Anade elkarteak antolatuta. 

120 arrantzale inguruk hartu du parte Erregulartasun ligarako puntuagarria den txapelketa honetan. Mons elkarteko Carlos Rodriguez izan da senior mailako irabazlea, 2.251 punturekin. Zumaiar onenaren saria Iosu Etxeberriak (Anade A) irabazi du, 1.719 punturekin; bigarren zumaiarra Iñigo Cardenas (Anade A) izan da, 822 punturekin, eta hirugarrengoa Antxoka de la Arada (Anade A), 470 punturekin. 

Lehenengo emakumezkoa Anade Ako Ana Belen Mesa izan da, 353 punturekin. Beterano onena, berriz, Monseko Florentino Dominguez izan da, 1.796 punturekin, eta jubenil onena Anade Ako Yeray Corrales, 409 punturekin. 

Argazkiak: Anade Elkartea.