Jon Maiak finalerdietarako txartela eskuratu du Eibarren

Baleike 2019ko urr. 27a, 10:21

Eibarko Coliseo antzokian aritu zen Maia atzo, Jokin Uranga, Unai Muñoa, Gorka Maiz, Mikel Tapia eta Felix Zubiarekin batera. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu du zumaiarrak.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenean izan zen atzo Jon Maia. Eibarko Coliseo antzokian aritu zen, Jokin Uranga, Unai Muñoa, Gorka Maiz, Mikel Tapia eta Felix Zubia bertsolariekin batera. Zumaiarrak 475 puntu eskuratuta irabazi zuen saioa, eta zuzenean sailkatu da finalerdietarako. Tolosan izango da, abenduaren 1ean.

Hona hemen atzoko sailkapena:

1. Jon Maia Soria.........................475

2. Jokin Uranga Isuskiza.............467,5

3. Unai Muñoa Amundarain........451

4. Gorka Maiz Alustiza.................441

5. Mikel Tapia Aierbe...................424,5

6. Felix Zubia Olaskoaga............423,5