Alex Odriozola garaile Euskalsurf zirkuituko proban

Baleike 2019ko urr. 26a, 18:55

Itzurunen jokatu dute gaur Euskalsurf Bodyboard zirukuituko bigarren proba. Herriko bodyboardlariek maila bikaina erakutsi dute, horien artean, Alex Odriozolak, Andoni Izagak eta Unai Granadosek. Ikusi hemen Arnaitz Rubio Aprearen argazki bilduma.

Baldintza ezinhobetan jokatu da gaur Euskalsurf Bodyboard zirkuituko bigarren proba, Itzurun hondartzan. Open gizonezkoen mailan final erdietara iritsi dira Alex Odriozola, Andoni Izaga eta Unai Granados: lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatu dira gizonezkoen open kategorian, hurrenez hurren. Odriozolak 4 puntuko aldearekin irabazi du Izagaren aurkako neurketa. Nesken open kategorian, aldiz, Maddi Fernandez izan da onena, eta Lorena Gurrutxaga sailkatu da bigarren postuan.