'Burning' filma emango dute gaur zine forumean

Baleike 2019ko urr. 24a, 10:50

Ostarrenak 22:00etan emango du Lee Chang-Dong zuzendari hego korearraren filma, Aita Mari aretoan. 

Jongsu mezulari gazte bat da. Lan bat egitera joan, eta kasualitatez Haemi neska gaztearekin gurutzatuko da —bizilagunak izan ziren aspaldi—. Neskak bere katua zaintzeko eskatuko dio Jongsuri, Afrikara joatekotan baita. Itzulerakoan, Haemik gazte aberats eta misteriotsu bat aurkeztuko dio Jongsuri. Denbora pasa berezi samar baten berri izango du gero.