Larraina euskara taldea aurkeztuko dute bihar, Alondegian

Baleike 2019ko urr. 23a, 15:04

Zumaiako Larraina euskara taldea sortu berri dute herrian. Bihar, osteguna, aurkeztuko dute taldea, 19:00etan Alondegiko Oxford aretoan egingo den jendaurreko ekitaldian. 

Euskara talde honetako kideak "ilusioz beterik" datozela adierazi dute aurkezpen ekitaldia iragartzeko bidalitako oharrean: ilusioz beterik "helburu txiki baina zehatzarekin, alegia, herriko jendartean euskararen erabilera sendotzen ahalegintzea".

Taldea zabala, anitza eta askotarikoa izatea nahi dute. "ideia, ibilbide, lanbide, adin, zaletasun edo pentsamendu desberdinetako pertsonak harremanetan jartzea nahiko genuke, ziur gaudelako hortik sortuko direla ideia eta egiteko modu berriak. Ez dugu jendea gehiegi lotu nahi; ideia eta proiektu txikiekin abiatuko gara, nor bere neurrira eta helburu jakinekin aritzeko, eta horretarako prest dauden guztiak gonbidatu nahi dutugu".

Esan bezala, ekitaldia bihar egingo da, ostegunean, 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.