2019/11/16 12:00etan

Bestelakoak

1969an jaiotakoek azaroaren 16an egingo dute bazkaria

1969an jaiotakoek azaroaren 16an egingo dute bazkaria
Zumaia, Zumaia

1969. urtean jaiotakoek azaroaren 16an egingo dute urteko bazkaria. 12:00etan elkartuko dira Pulpo elkartean hamaiketakorako, eta jarraian poteoa egingo dute. Bazkaria El txoko de Mikel Bermejo jatetxean izango da, 14:30etik aurrera. Talde argazkia ere han aterako dute. Bazkalostean, 17:30-20:30 ordutegian, DJ Iban Burgañarekin musika eta dantza saioa izango dute.

Parte hartzeko Laboral Kutxako ES78 3035 0037 46 0371073746 kontuan (1969 kintoak), 75€tako diru-sarrera egin beharko urriaren 25a baino lehen. Izen-abizenak jarri beharko dira kontzeptuaren atalean. Diru kopuru honekin, hamaiketakoa, bazkaria eta DJa
ordainduko dituzte. Parte hartzen dutenei 70eko hamarkadako jantziekin joatea eskatzen diete antolatzaileek.