Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu dute

Baleike 2019ko urr. 22a, 11:06
Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Kiroldegian eman beharko dute izena herritarrek, 12 euroren prezioan. 

Azaroaren 10ean jokatuko da maratoi erdia. Lasterketara joateko autobusa antolatu du Kirol Patronatuak: kiroldegian izango dute herritarrek izena eman eta ordainketa egiteko aukera. Irteera 7:30ean izango da, Txomin Agirre kaleko autobus geltokian (Garoa Tabernaren aurrean), eta itzulera 14:00etan, Illunbetik.