'Quitamiedos' antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Ostiralean izango da antzezlana, 22:00etan Aita Mariko zine aretoan. Ostegunera arte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. 

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, Zumaiako establezimenduek eskainitako produktuak. Aste honetan, Quitamiedos antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun goizera arte izango duzue parte hartzeko aukera, hemen.

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezteuko du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.