Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko Iruñeko mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute

Baleike 2019ko urr. 22a, 09:39
Herritarrak kalean joan den urriaren 10ean, Auzitegi Gorenaren epaia salatzen. (Argazkia: Baleike.eus)

Osteguneko 22:00ak arte eman daiteke izena, Inpernupe tabernan.

Auzitegi Gorenak 79 urtetik 51 urtera jaitsi die espetxe zigorra Altsasuko zortzi gazteei. Hala eta guztiz ere, Altsasuko Gurasoen eta Altsasukoak Aske plataformako kideen arabera, Auzitegi Gorenaren erabakiarekin injusizia baieztatzeaz gain, zigorra "erabat neurrigabekoa" da. Epaia salatzeko, mobilizazio jendetsua antolatu dute larunbaterako, urriaren 26rako. Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean izango da, Iruñean, 17:00etan hasita. 

Mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute Zumaiatik. Inpernupe tabernan (943 86 15 23) eman beharko da izena, osteguneko 22:00ak baino lehen.