Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin dute beste astelehen batez

Baleike 2019ko urr. 21a, 17:08

Pentsiodun talde bat Saregileen plazan elkartu da eguerdian, pentsio duinen aldeko aldarria kalera ateraz. 

Dagoeneko 21 hilabete igaro dira pentsiodunak kaleak hartu zituztenetik. Gaur ere, astelehenero bezala, Saregileen plazan elkarretaratzea egin du pentsiodunen talde batek, pentsio duinak aldarrikatzeko.