ZOZKETA. Zozkatu ditugu Sanagustineko kontzerturako sarrerak

Baleike 2019ko urr. 21a, 13:51

Ostiral honetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango den kontzerturako bi lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Waxy, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Deus ez taldeek joko dute Azpeitiko areto honetan, ostiralean, 22:30etik aurrera. Bi lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean, eta hauek dira saridunak: Antonio Aguirre Irigoyen eta Joseba Sesma. Zorionak! Aretoko atean izango dituzte sarrerak zain. 

Eta adi egon, aste honetan beste zozketa bat izango da eta.