Badator neguko ordu aldaketa

Baleike 2019ko urr. 21a, 11:01

Urrian aurrera egitearekin bat, asko gogoratu dira neguko ordu aldaketarekin. Noiz  izaten da? Ordubete gehiago, ala gutxiago izango dugu lotarako? Azken aldaketa izango da, ala datorren urtean ere egingo dira?

Urtero bezala, neguko ordu aldaketa dator urria amaitzearekin bat. Azken asteburuan izango da; alegia, urriaren 26tik 27rako gauean. 03:00etan 02:00ak izango dira, eta beraz, goizago argituko du egunak hemendik aurrera. Ilundu ere lehenago egingo du, ordea.

Ordu aldaketen helburua energia aurreztea da, eta urtean bitan aldatzen dira erlojuak: martxo amaieran, eta urri amaieran. Eztabaida dezente egon da azken urteetan, ordu aldaketen aldekoen eta kontrakoen artean. Europako Komisioak proposatu zuen aurten aldatzea orduak azkenekoz, baina atzeratu egingo da erabakia, eta datorren urtean ere ordulariak aurreratu eta atzeratu egin beharko dituzte herritarrek.

Bitartean, estatuek Europarekin negoziatu beharko dute, eta erabaki, neguko ordutegia ala udakoa, zein aukeratuko duten behin betiko ezarrita gelditu dadin. Eta, zu, ordu aldaketaren alde al zaude? Erantzun hemen herritarren inkesta.