Berdintasun Foroak bilera egingo du astelehen honetan

baleike 2019ko urr. 20a, 09:25
Alondegian izango da hitzordua

Hiru gai izango dituzte hizpide: batetik, Azaroaren 25eko egitaraua; bestetik, zaintza arloan 2020an Zumaian landuko dena; eta, azkenik, Emakumeon Etxea proiektua.

Astelehen honetan, urriaren 21ean, bilduko da Berdintasun Foroa, bilera egiteko. Alondegian da hitzordua, 18:00etan, eta gai zerrendan hiru arlo zehaztu dituzte. Azaroaren 25eko egitaraua itxiko dute batetik; bestetik, adostu egingo da zaintza arloan 2020an Zumaian landuko dena; eta, azkenik, Emakumeon Etxea proiektuaren berri emango dute.