Kataluniari eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazi diete udaletxe aurrean

Baleike 2019ko urr. 18a, 12:35

Kontzentrazioan izan dira Udalbatzarreko hainbat kide, udaletxeko langileak, baita herritar batzuk ere.

Espainiako Auzitegi Gorenak Katuniako Procesaren aurka hartu dituen erabakiak salatzeko elkarretaratzea egin dute herritar batzuk udaletxe aurrean deituta zegoen kontzentrazioan. Bertan izan dira, besteak beste, Udalbatzarreko eta udaletxeko langile batzuk, baita herritar talde bat ere. Guztira, 30 bat lagun bildu dira.

Kataluniako egoera salatzeaz gain, Altsasuko gazteen alde justizia eskatu dute.