Labarrak argiztatuko dituzte bihar Kataluniako epaia salatzeko

Baleike 2019ko urr. 17a, 21:48

Astelehenean bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako bederatzi ordezkari independentistari. Ordutik mobilizazio asko egin dira Euskal Herrian ere, eta bihar bertan beste bat egiteko asmoa dute labarretan.

Ostiralean iluntzeko 20:00etan jarri dute hitzordua San Telmo ermitan. Helburua ortzemuga argiztatzea dute, eta bertaratzen direnei linternak, frontalak, antortxak edo argiztatzeko edozer tramankulu eramatea eskatzen diete.