Irati Osak Munduko maratoi txapelketa jokatuko du asteburuan, Txinan

Baleike 2019ko urr. 17a, 14:18

Irati Osa Txinan da, Shaoxing hirian ospatuko den maratoiko Munduko Txapelketan lehiatzeko.

Ostiralean hasiko du bere partaidetza, goizaldeko 4:30ean (Txinako 10:30ak). K1 23 urtez azpikoko mailan lehiatuko da, eta gutxi gorabehera 22 kilometroko proba egin beharko du, Munduko onenen aurka lehiatuz.

Egun batez atseden hartu ondoren, igandean binakako proba lehiatzeko aukera ere izango du, Cuencako Arantza Toledo bikotekide duela. Kasu honetan, emakumezkoen maila absolutuan lehiatuko da, goizeko 11:15ak aldera (Txinako 05:15ean), eta 28 kilometro inguruko proba egin beharko dute. 

Itxas Gainetik zorterik onena opa diote Irati Osari.