Elkarteen arteko 66. jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatuko dute urriaren 27an

Datorren igandean, urriaren 27an, Anade elkarteak antolatutako elkarteen arteko 66. jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatuko da Zumaian. 

Lehiaketa hau Gipuzkoako Arrantza Federazioaren Erregularitate Ligarako puntuagarria da. Arrantza eremuak Itzurun hondartzako haitzetatik, Inpernuperaino doan itsasertza, Arbustain arranplatik, Julio Beobide ibiltokian zehar, Talaiperainokoa, eta Santiago hondartzako tuneletik, Getariara doan N-634 errepidean zehar, Izustarri muturrainokoa izango dira. Lehiaketaren ordutegia goizeko 8:30etik 13:00ak artekoa izango da.

Arrantza txartelak egunean bertan goizeko 8:00etatik aurrera jaso ahal izango da Anade Elkartean bertan.