Kataluniako preso politikoen sententzia dela eta, elkarretaratzea deitu du Zumaiako Gure Eskuk

Baleike 2019ko urr. 14a, 11:00

Gure Eskuk antolatuta, elkarretaratze zaratatsua 20:00etan egingo da Magnolioan.

Goizean jakin da Kataluniako preso politikoak 9 eta 13 urteko espetxera kondenatu dituztela. Gauzak horrela sententziaren aurkako elkarretaratze zaratatsua deitu du Zumaiako Gure Eskuk. Gaur arratsaldean egingo da, 20:00etan, Magnolioan eta ekintza horretara atxikitu dira EAJ, EH Bildu, ELA, ESK eta LAB.

Bertaratuko direnei eltzeak, txilipituak eta abar ekartzea eskatu dute.