Terrazen ordenantza berria egiteko herriko merkatariekin elkartuko da Udala etzi

Baleike 2019ko urr. 14a, 10:41

Asteazkenean, urriaren 16an, izango da hitzordua udaletxean, 15:30ean.

Duela pare bat aste Zumaiako Udala herriko ostalariekin elkartu zen terrazen ordenantzaren inguruan ekarpenak jasotzeko. Oraingoan, berriz, merkatariekin elkartuko da udaletxean, 15:30ean.

Terrazen ordenantza berriaren izena da Zumaiako jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza eta saiora deitu dituzte lurzoru publikoaren erabilera egiten duten edo egiteko asmoa duten merkatariak. Bileraren helburua da ordenantzaren lehen zirriborroa aurkeztu, zalantzak argitu eta ekarpenak egin ahal izatea.