29 mugarri ikusteko aukera izan dute aurtengo Mugarrien ibilaldian parte hartu duten lagunek

Baleike 2019ko urr. 13a, 17:32

Azken urteotan bezala, udazkenarekin batera Mugarrien ibilaldia antolatu du Imanol Azkue. Atzo egin zuten eta aurten 32 lagunek hartu dute parte. 

Zumaiako muga-lerroari jarraituz, eta egun bakarrean, 29 mugarri ikusteko aukera izan zuten atzoko ibilaldian parte hartu zuten 20 gizonezkoek eta 12 emakumezkoek. Hauetatik 4 lagunek ibilaldiko zati bat egin zuten, eta 28k ibilbide osoa, 33,43 kikometrokoa. Zaharrenak 75 urte zituen, eta gazteenak 30. Hamabi ordu inguru behar izan zituzten ibilaldi osoa egiteko. Izan ere, 8:00ak puntuan abiatu ziren Ardantzabidetik eta 19:45ean amaitu zuten bidea Santiagoko hondartzan. 

Hasiera batean 30 mugarritik gora ikusteko helburua zuten, baina guztira 29 ikusi zituzten, Imanol Azkueren esanetan, batzuetara ezin zutelako iritsi, bidea itxita zegoelako edo urruti geratzen zelako.

Argazkiak: Miriam Romatet, Julen Barinagarrementeria eta Imanol Azkue