Eneritz Etxabe hirugarren izan da Xoxokako zaldi lasterketan

Baleike 2019ko urr. 13a, 08:51

Zaldi lasterketak korritu ziren atzo Urnietan, Xoxokako jaien baitan. Beatsaburun hasi eta Xoxokako plazaraino doan errepide zatian aritu diren zaldiak lanean. 

Zumaiako hiru zaldunek hartu zuten parte lasterketa honetan. Onena Motxanekua elkarteko Eneritz Etxabe izan zen; zumaiarra hirugarren izan zen Santi Telleriak irabazitako lasterketan. Eneko Urbieta bosgarren izan zen eta Maria Tamayo hamargarren.