Zumaiak Espainiako zesta punta txapelketa irabazi du neskatan

Baleike 2019ko urr. 12a, 16:48

Zumaiak garaipena erdietsi du Madrilen jokatzen ari diren Espainiako zesta punta txapelketan. Zumaiaren izenean aritu diren Maite Ortiz de Mendibilek eta Arai markinarrak osatutako bikoteak Espainiako txapelketa irabazi dute nesken mailan. 

Berriatuaren aurka aritu dira, eta hiru set behar izan dituzte partida irabazteko: 10-15, 15-9 eta 5-10.

Mutiletan, Cosme Agirrek eta Unai Urangak zilarrezko dominarekin konformatu behar izan dute Markinaren aurkako finala galdu ondoren.