Goikoetxeak Villa de Madrid txapelketako finalaurrekoa jokatuko du gaur

Baleike 2019ko urr. 12a, 14:51

Madrilen jokatzen ari diren Villa de Madrid txapelketa finalaurrekoetara heldu da. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte partidak, eta bertan izango da Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra. 

Atzo jokatu ziren final-laurdenetako partidak, eta gaur finalaurrekoak jokatuko dituzte. Goikoetxeak Lekerikarekin osatuko du bikotea, eta Erkiaga eta Aldazabal izango dituzte aurkari. Aurreko partidan Olharan-Urtasun eta Erkiaga-Aldazabal bikoteak neurtuko dira. 

Partidak La liga Sportsen bidez ikusi ahal izango dira. Finala bihar jokatuko dute, 11:30ean hasita.