Carlos Peñak hasi du 24 orduko igeriketa saioa

Baleike 2019ko urr. 12a, 14:30

Igerilari tolosarrak gaur eguerdian hasi du Urolaren itsasadarrean egingo duen 24 orduko igeriketa saioa. Odol-emaileen alde egingo du igerian Peñak egun oso batez.

Talaipe paretik hasi du saioa igerilariak. Jende ugari hurreratu da Julio Beobide ibiltokiaren amaierara tolosarraren balentria ikustera. Urduri zegoela adierazi du uretan sartu aurretik. "Urduri nago haize dezente dagoelako, baina animoekin ere bai", esan du Peñak.

Igerilariak eta piraguistak alboan zituela egin ditu lehen metroak, bizkarrez igerian. Saioa bihar eguerdiko ordu batean amaituko da, Arranplan, ekitaldi batekin. 

Erlazionatuak