'La directora de orquesta' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko urr. 11a, 14:35

Pelikula ohiko ordutegian emango dute: gaur, 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Antonia Bricoren ametsa orkestra zuzendari bihurtzea da, baina inork ez du aintzat hartzen, emakumea delako. 1926. urtean, kontzertu bat etengo du, eta, Frank aberatsak kanporatu egingo du. Biak maiteminduko dira, eta, orduan, Antoniak uko egin beharko dio maitasunari, bere ametsa betetzeko.