Kalean da urriko Baleike aldizkaria

Baleike 2019ko urr. 11a, 10:36

Klima aldaketa eta itsasoaren mailaren igoera eraman dugu urriko Baleike aldizkariko azalera. 'Zientzia eta ingurumena' atalean aztertu dugu gaia, Elisa Sainz de Murieta zientzialariaren eskutik. Bazkideok etxebizitzetan jasoko duzue aste honetan, eta aste amaieran ohiko saltokietan ere izango da euro baten truke. 

Mutrikuko Kardala akuakultura eskola ere izan dugu hizketagai. Duela 15 urte ireki zituen ateak, eta sorrera hartako partaide dira Imanol Garate eta Inaxio Manterola zumaiarrak. Duela 10 urtetik hona, bertako irakaslea da Batirtze Letamendia ere. Akuakultura gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu hiruren bitartez. 

Maddi Gallastegi ere elkarrizketatu dugu zenbaki honetan. Kurdistango emakumeen mugimenduak antolatutako brigada feministan izan da aurten. "Emakumeak iraultzaren abangoardia diren lurralde askeaz" eta han ezagututakoaz aritu da Gallastegi Baleikerekin.

Beste hainbat gai ere aurkituko duzue: irakurle taldeko gidari Uxue Alberdi elkarrizketatu dugu Hitz tantak atalean; Peña garajeko Jose Antonio Peña Erretratua-n; eta ura, iturriak eta deposituak izan ditu hizpide Orduan Bai atalean Imanol Azkuek. 

Bazkideok etxebizitzetan jasoko duzue aste honetan, eta aste amaieran ohiko saltokietan ere izango da euro baten truke.