LudoKeta programa ostiralean hasiko da, Ludotekan

Baleike 2019ko urr. 10a, 11:20

Ludotekako izen emate epea amaituta, haur bakoitzari egokitu zaion egunen zerrenda argitaratu dute. Bestalde, LudoKeta zerbitzuak ostiralean, urriaren 11an, hasiko du ikasturte berria.

Urtero bezala, aurten ere, ikasturte hasieran haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, egun aukeraketarako zozketa egiten da. Hala, izen ematea epea bukatu ondoren zozketa egin eta haur bakoitzari egokitu zaizkion egunen zerrenda argitaratu dute. Hemen kontsultatu daiteke egunen banaketaren zerrenda.

LudoKetaren lehen saioa ostiralean
LudoKeta 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzako programa da, hilabetean bi ostiraletan 19:30etik 20:30era. Lehen saioa ostiral honetan, hilaren 11an, izango da.