Zumaia Cuban Boxingeko lau boxeolari, ostiralean Donostian egingo den intergymean

Baleike 2019ko urr. 9a, 15:28

Boxeoko kluben arteko intergyma egingo dute ostiral honetan Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxingeko lau boxeolarik hartuko dute parte bertan. 

18:30ean hasiko dira borrokaldiak. Sarrera libre da, baina printzipioz boxeo munduan aritzen diren lagunentzat zabalduko dituzte ateak

Ruben Arredondo kubatarrak zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing klubeko lau boxeolarik hartuko dute parte borrokaldietan: Mady Diamek 64 kilotan, Imanol Odriozolak 82 kilotan, Fernando Mendezek 66 kilotan eta Jon Huegunek 96 kilotan.