2019/10/11 22:30ean

Bestelakoak

Abereh eta Mikel Uraken Torreberri gaztetxean

Abereh eta Mikel Uraken Torreberri gaztetxean
Gaztetxea, Zumaia

Hamabi soka eta bi musikari puska izango ditugu urriaren 11n, 22:30ean, Zumaiako Torreberri gaztetxean: Abereh eta Mikel Uraken.

Abereh: Erik Berganza musikariaren bakarkako proiektua da Abereh. Zarata eta burrunbatik aldenduta, baina distortsioa guztiz baztertu gabe rock edo grunge akustikoa ekarriko digu. 2017an ‘Zaunka Datoz Arin bere lehenengo lana argitaratu zuen, eta aurten kaleratu du bigarrena: ‘Laino eta Belatz Artean’.
https://abereh.bandcamp.com/

Mikel Uraken: Folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da Mikel Uraken. Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa da, baina bakarkako bidean dabil azken urteetan.  ‘Neguaren Ostean’ diskoa kaleratu zuen 2015ean. Negu luzearen ostean, izaki bizidunak berpiztu zituen 2018an, ‘Izaki Bizidun Berriak’ lanarekin.
https://mikel-uraken.bandcamp.com/