Urriaren 20an egingo dute, azkenean, Arroako bidegorriaren aldeko aurtengo martxa

Baleike 2019ko urr. 8a, 14:30

Hilaren 19rako iragarri zuten hasieran, baina egun bat atzeratzea erabaki dute, larunbatean baino igandean "jende gehiagok posible izango duelakoan" parte hartzea.

Egun bat atzeratu eta larunbatetik igandera, urriaren 19tik 20ra, aldatu dute Arroako bidegorriaren aldeko aurtengo martxa. Larunbatean baino igandean martxan parte hartzea “jende gehiagok posible izango duelakoan” hartu du erabakia Arroako Bidegorriaren Aldeko Taldeak.

11:30ean aterako dira Zestoatik eta Zumaiatik martxa osatuko duten bi zutabeak; Zestoakoa aurten Gurutzetik aterako dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, eta ez Lasaotik, “Lasao-Zestoa arazoari konponbidea eman zaiolako”. 12:00etan pasatuko dira Iraetatik Zestoako zutabea eta Narrondotik Zumaiakoa, eta bi zutabeek 12:30ean egingo dute bat Arroako autobideko sarrerako biribilgunean. Han ekitaldia eginda, festa giroan borobilduko dute martxa Arroa Behean, pintxoekin eta musikarekin.

Urola Kostako hitzak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue artikuloa bere osotasunean.