Intxortako batailaren urteurreneko ekitaldietan parte hartu du ZHEko ikasle talde batek, Elgetan

Baleike 2019ko urr. 8a, 08:50

1936ko udazkenean izan zen Intxortako bataila gogoratu dute igande honetan Elgetan, haren 83. urteurrenean. Ekitaldi honetan Zumaiako Herri Eskolako ikasle talde batek hartu du parte. 

Ikastetxeak berak sare sozialetan partekatu duenez, Euskal Telebistako Ur handitan saioan Elgetako Anttoniren historia ezagutu zuten iaz Batxilergoko musika ikasleek, eta Anttoni izeneko abestia izan zen haren emaitza. Abesti hori CD batean grabatu zuten ikasle hauek, eta haren oihartzuna Elgetaraino heldu zen. "Igande honetan Intxortako batailaren 83. urteurreneko ospakizunak zirela aprobetxatuz gure ikasleak bertan abestera gonbidatu zituzten".

1936an Elgetan bizitakoaren antzezpen herrikoia egin zuten igandean Elgetan. Zumaiako gazteek eman zioten amaiera ekitaldiari abesti honekin. Hemen entzun dezakezue.