'Ongi etorri, udazkena' kanpaina abiatu du Gertuk

Irailean aurkeztu zuten Visa txartel berria.

Kanpainan parte hartzen dutenek 50 euroko zortzi erosketa bonoen zozketan sartuko dira.

Gertu elkarteak gaurtik hasi eta urriaren 26ra bitartean 'Ongi etorri, udazkena' kanpaina jarri du martxan. Hala, elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten pertsonei zenbakidun boletoak emanko zaizkie, eta horiekin 50 euroko zortzi erosketa txekeen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Sarien zozketa ekintza bukatu eta hurrengo astean egingo da.

Visa txartela

Bestetik, Gerturen visa txartel berria egiteko edo zaharragatik ordezkatzeko epea urriaren 31a arte izango da. Txartelaren eskaera egiteko eskuorri bat bete beharko da eta elkarteko saltokietan edo Rural Kutxan utzi beharko da NAN fotokopiarekin batera. Elkarteko webaren bidez ere egin daiteke tramitea (www.zumaiagertuelkartea.eus). Txartel zaharra dutenek, eskuorria eta NAN fotokopiarekin batera, hori ere erakutsi beharko dute trukea egiteko.

Txartel berriaren ordezkapena edo eskaera berria egiten duten lehen 1.200 herritarrek 10 euroko opari txeke bat lortuko dute, eta azaroaren 30a arte izagno dute elkarteko saltokietan erabiltzeko.